Galtzattipi Haur Eskola

Ordukako zerbitzua, ordutegi malgua, urte osoan zabalik

Aurkezpena

GALTZATTIPI, 2013ko irailan ireki den haur eskola da. Errenteriako hiru emakumeek jarri dute habian, hauek familia bakoitzaren beharrei egokitutako zerbitzua eskeintzea pentsatu zuten, familien lana eta familia bizitza uztartzeko asmoz. Gure helburua, haur eskolaren ordutegiek kontziliazio hori lortzeko balio izatea da, malgutasun handia eskeiniz.

Egiten den lan pedagogikoa, haurren heziketa osoa lortzera bideratuta dago, ez bakarrik eremu asistentzialean, hezkuntzaren eremuan ere.

Lokala 4 geletan banatuta dago, bi 0-1 urte bitarteko haurrentzat eta beste bi 1-2 urte bitarteko haurrentzat. Guztira haur eskolak 42 plaza dauzka, 16 0-1 urte bitartekoentzat eta 26 1-2 urte bitartekoentzat.

Galtzattipin ematen den irakaskuntza D ereduan (Euskeraz osorik) da. Txikiaren heziketa, adinaren araberako jarduera desberdinekin osatzen joango da, estimulazioa, esperimentazioa, erlaxazioa, ipuinen kontaketak…