Funtsezkoa da elikadura- ohituretan heziketa egokiak jasotzea, haurraren haziera eta adimen garapenaren artean oreka on bat bermatu dadin.
Bere adinari dagokion autonomia mailaz jokatzen erakusten zaie: bakarrik jaten, mahai tresnak zuzen erabiltzen, etab.
Ohitura osasungarriak beregana ditzan saiatzen gara: mahaian jarrera egokia, ondo murtxikatzea, eskuen garbiketa jan aurretik eta ondoren, etab.
Galtzattipin Aibak enpresarekin lan egiten dugu, gure haurrentzako menuetan aditu, menu orekatu eta era askotakoak eskeiniz.
Menu horiek, honako ezaugarriak kontuan hartzen dituzte: haurraren adina, alergia eta intolerantziak (glutenera, laktosara, esnetako proteinara eta abar) eta erlijioekin lotutako elikadura-ohiturak errespetatuz.
Ondoren, hileroko menuak atxikitzen dira, etxean egingo duen afariaren osagarria izan dadin.
Askarirako, momentuan eginiko fruta pure naturala eskaintzen dugu.