Galtzattipi Haur Eskola

Ordukako zerbitzua, ordutegi malgua, urte osoan zabalik

Zerbitzuak

Gure zerbitzuak, zuen behar guztiak erantzuteko pentsatuak daude.

Ordutegi malgua

Haur eskolaren ordutegia 07:30tatik 19:30tara izango da.

Haurtzaindegia Gabonetan, Udaran eta Aste Santuan zabalik egongo da, EHAA agertzen diren festetan bakarrik itxiko ditu ateak. Hona hemen gure egutegia.

Gurasoak gehien komeni zaizuen ordutegia aukeratu ahal izando duzue, hau goizez, arratsaldez edo zatitutako jardunaldia izan daiteke, aldaketa egun bateko aurrerapenarekin abisatzea eskatzen da.

Ordu extrak

Gurasoen lan orduen kontziliazioa hobetzeko, ordu extren zerbitzua eskeintzen dugu. Haurtzaindegiak ordu extrekin edo 10 orduko bonoekin, adostutako ordutegia luzatzea eskeintzen du. Hau, edozein ezustekok haurrarentzat edo gurasoarentzat, arazoa ez suposatzeko da.

Zerbitzu hau, Haur eskolan matrikulatuta ez dauden haurrentzako ere bada; beti ere, plaza libreak badaude eta egun bat lehenago abisatzen bada.

Gabonetako, Aste Santuko eta Udarako tailerrak

Gabon, Aste Santu eta Udarako festekin batera, 0-5 urte bitarteko haurrentzat tailer desberdinak eskeintzen joango gara.

Aparkatzeko lekuak

Aparkatzeko bi leku ditugu, haurren uztea eta jasotzea errazteko.